XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), da orregatik zuri aitarengatik egin dituzun lanak eskertzeko aitzekiz, zuregana afaltzera etorri zedilla eskatu diyot.
-¡Alajaña! emakumeak itzala bezelakoak dirala igarri dezu, Pello: argiya aurrean badaramazu, itzala atzetik dijuakizu: jartzazu argiya atzean eta aurrean itzala daukazu.
- Nere emaztea iñoiz baño itzaliyago dabillela dirurit; oraindaño aitu etzitun egiyak aitu ditu; ez du bat ere xuxen baimendu, bañan zearka bai nere esanak ukatu nai zitunean bertan; ayetatik asko arritu naun bat igarri diyot.
- Zer?.
- Zuretzat daukan gorrotoa baño lenago zuri maitetasun pizka bat euki bear izan-t-zizula.
-¿Ori ere esan dizu? (ziyon Pollik arrituta).
- Ez dit esan, bañan igarri diyot; eta egiya dala bere larritasunak adirazi dit.
-¡Arren maitetasuna!¡etzan maitetasun txarra! bañan obea da gertaera au illunpean uztea: gauz bat bakarrik onen gañean esan nai dizut, arren maitetasun edo lixunkeritik datozela nere gaitz guztiyak.
- Ortan nago ni ere, eta gizon bat emakumeak orrela gorrotoan artzea errukigarriya dala esan leike.
- Geyegi dakit, eta al bada lenbailen, zure ta nere atzegintzat, etxe au utzita, urrutiratu bear nitzake.
- Gaur ez dago bildurtzerik, biyar Jaunak daki; ala ere, nai badezu, afaltze arte biyok aterako gera al dan lenena bear diran gauzak antolatzen asteko.